XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Micmac-en legenda batek dioenez, haien buruzagi bat Frantziara abiatu zen, ehiza nola kuzinatu bertakoei erakusteko asmoz.

Sukaldaritzari diogun zaletasuna jakin ezkero, dio Holandako Peter Bakker hizkuntzalari euskerazaleak, Ipar Euskal Herrian kokatu beharko genuke ipuin hura, Frantzian baino egokiroago.

Edonola ere, harreman haiek estuak izan zirenez, ondorioz sortuz joan zen mordoilo hizkuntza.

Sorgin-ehiztari zen Pierre de Lancre famatuak ere Kanadakoekin tratutan aritzeko frantsesek euskaraz egin behar zutela zioen.

Arestian aipaturiko Lescarbot-en ustetan, kostaldekoen mintzairaren erdia euskara zen; beste batzuk ziotenez, euskara eta amerindiarren hizkuntzen bitarteko lingua francaz mintzatzen ziren hangoak, europar guztiek ulertzeko modukoa zelakoan.

Europarrek hitzik ulertu ez, ordea, eta ikasi beharrean aurkitu omen ziren (bertakoena zelakoan, gainera).

Mordoilo honi Souriquois deitzen zioten, frantseseko Zurikoa (azal zuriei dagokiena) edo Sourikoa (Souris Ibaikoa alegia, bertan egiten bait ziren euskaldun eta bertakoen arteko tratu ugari).

Mordoilo hura estrukturalki nolakoa zen jakiterik ez daukagu, oraingoz behintzat.

Izan ere, haren egiturarik ez zaigu heldu, heldu zaigun bakarra zera da, esalditxo gutxi batzu eta hitz mordoska bat.

Edonola ere, mordoilo hizkuntz batek ez du, izatez, ez gramatika egonkorrik, ezta hiztegi finkorik ere, oso gai mugatuetaz hitz egiteko balio duelarik, gainera, merkatal harremanetaz batipat.

Ez Kanadan bakarrik, Islandian ere gertatu zen tankerako mordoilo euskararen fenomenorik, ingelesa eta nederlanderarekin nahasturik.

Hona haren adibide batzu: (Kristok eta Mariak balea bat emango balidate isatsa emango nizuke nik); (bizkotxo eta sagardoa emango dizkizut); (gizon gaiztoa zara); (ikuz iezadazu atorra).